BIZI BAT EGUNEAN ZEHAR
"Ezgaitasuna duten pertsonen eta beren komunitate arteko zubiak eraikitzen ditugu"
Nor gara

GURE KONPROMISOA

Fundación Goyeneche de San Sebastian-en konpromisoa kalitate altuko eta gizarte erantzukizuna duten zerbitzuak eta programak eskaintzea da, honen bitartez, adimen urritasuna duten pertsonek aukeraz beteriko bizitza aberatsa eramaten laguntzea da gure helburua.

Gure apustua kalitatea da. eta ikasketak familiekin eta profesionalekin konpartitzea. Horrez gain, komunitateko beste elkarteekin elkarlana egitea dugu helburu.

KULTURA ETA BALIOAK

  • - Adimen urritasuna duen pertsona gizarteko beste edonor bezala,lehenik eta behin, pertsona dela ulertzen dugu eta ondorioz paregabea. Hau dela eta, gure lanaren muina pertsona bakoitza indibidualki ezagutzea da, bere gaitasun eta mugekin.
  • - Herritar bezala dituzten eskubideen defentsan eta errespetuan dugu konpromisoa.
  • - Gure jarduera guztia maitasunezko harremanetan oinarritzen da, pertsona guztiek arreta duin bat jasoko dutela ziurtatuz.
  • - Pertsonen helburu eta jomugak dira gure lehentasuna.
  • - Komunitatean duten presentzia eta partaidetza sustatzen dugu.
  • - Kapital soziala eraikitzen dugu komunitateko elkarteekin eta hiritar sareekin batera lan eginez.
  • - Zerbitzuko profesional guztiek konpromiso garbi bat dugu, familia eta pertsonen arteko lidergo partekatua gauzatuz.
  • - Komunikazio irekia sustatzen dugu alderdi ezberdinen artean.
  • - Etengabeko hobekuntzarekin dugu konpromisoa pertsonen beharretara moldatzen joan ahal izateko eta erakunde bezala eskatzen zaiguna eskaini ahal izateko.

Paseo Berio, 42 | 20018 - DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | Tel.: 943 000 800 | Fax: 943 310 363 | E-mail:info@fundaciongoyenechesansebastian.org

Garapena: BIT&MINA eta Horregatik Komunikazioa