Garaguneak

15 Garagune

261Plaza

1 Garagune eskualdeko

Garaguneen helbideak ikusi

Pertsona ardatz duen plangintzaren ikuspegiarekin lan egiten dugu, eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzen duten jarduerak garatzen ditugu. Gainera, pertsonek bizitza sozial eta komunitario aberatsaz gozatzea nahi dugu, eta horretarako, beren lehentasunekin eta bizimoduarekin bat egiten duten harremanak eta jarduerak bultzatzen ditugu.

Garaguneak Gipuzkoako hiriguneetan kokatutako espazio irisgarri, moderno eta erosoak dira.

Boluntariotza-lanak egiten ditugu, inguruko baliabideak erabiltzen ditugu, hala nola kiroldegiak, liburutegiak eta baratze komunitarioak, eta jende askorekin harremanetan jartzen gara.

Garagune Easoko pertsona bat Ondavascako programan parte hartzen.

Laguntza egokia ematen duten profesionalen talde bati eta laguntzen diguten boluntarioen sareari esker, aukeraz betetako egunerokoa izatea lortu dugu.

Desgaitasun intelektuala duen pertsona bat ordenagailuan lanean, Nagusilaneko boluntario baten laguntzarekin.
Desgaitasun intelektuala duen pertsona itsasoari begira.
Bergarako Garaguneko erabiltzaile bat elikadurari buruzko ikastaroa jasotzen.
Ibarrako Garaguneko pertsonak herriko Tipi Tapan parte hartzen.
Desgaitasun intelektuala duten hiru pertsona Donostiako banku batean hitz egiten.
Easo Garaguneko pertsonak zentrutik gertu dagoen denda batean fruta erosten.