Elikagaien bilketa handia

Joan den azaroan, El Diario Vasco egunkariak Gipuzkoako Elikagai Bankuak sustatutako Elikagaien Bilketa Handiaren berri eman zuen. Bertan, Usandizaga Garaguneko hainbat boluntariok hartu zuten parte. "Laguntzea gustatzen zait", zioen Sergio Rodriguezek. "Denok jan nahi dugu, eta jateko ez duena lagundu behar dugu".

Martak, Mikelek, Jose Javik eta Sergiok gogor lan egin zuten lan garrantzitsu honetarako. Urte asko daramatzate lanean, astero, Garagune honetako beste pertsona batzuekin batera.

Itzuli