Inklusioa ereiten dugu

Fevas Plena Inclusión Euskadik "Inklusioa ereiten dugu" jardunaldia antolatu zuen 2019ko abenduaren 3an, desgaitasunaren egunean, Donostiako Kursaalen.

Divina Santosek Jardunbide Egokietako bat aurkezten parte hartu zuen, Garagune Eason 2012tik Onda Vascan, Itziar Alduntzinek gidatzen duen Gipuzkoa Kale Nagusia goizeko saioan lantzen ari diren esperientzia.

Programa honetan, Iñaki Begiristainek, Mª Carmen Montejok, Anabel Arribasek, Xabi Madariagak, Agustín Almandozek eta Divina Santosek interes orokorreko edo gaurkotasuneko gaiekin zerikusia duten elkarteak elkarrizketatzen dituzte, euren proiektuak ezagutarazteko. "Aniztasuna eta gaurkotasuna Onda Vascan" proiektua Divina Santosek eta Jose Angel Arrietak aurkeztu zuten, eta proiektu horri buruzko informazio gehiago jaso daiteke Fevas Plena Inclusión Euskadi aldizkarian eta webgunean argitaratu duten elkarrizketan: https://fevas.org/eu/diversidad-y-actualidad-en-onda-vasca

Itzuli