Pausoak

Pausoak logoa

Pausoak, naturarekin harreman zuzenean garatzen den programa okupazionala da. Kutxa Ekogunea parkean dago kokatuta, Donostiako erdialdetik 10 minutura.

Pausoak programan landa-izaerako hainbat jarduera egiten ditugu, parte-hartze aktiboa eta garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzen dutenak.

Adimen desgaitasuna duten bi pertsona, negutegian lekak biltzen.

Azpiegitura moderno eta erosoak ditugu, jarduera ugari egiteko aukera ematen digutenak; baratzean lan egiten dugu, hegaztien baserrian, barazkien kontserbak eta prozesatuak egiten ditugu, etab. Gainera, astero produktu sorta bat eramaten dugu etxera gure lanaren ordainsari gisa.

Pausoakeko belar usaintsuen bankadan lanean.
Pausoakeko erabiltzaileak eskorgarekin lanean.

Laguntza egokia ematen duten profesionalen talde bati eta laguntzen diguten boluntarioen sareari esker, aukeraz betetako egunerokoa izatea lortu dugu.

Adimen-desgaitasuna duen pertsona bat eta laguntza zuzeneko pertsona bat Zabalegiko negutegian.
Pausoakeko erabiltzaile bat oilotegiko arrautzak garbitzen.
Pausoakeko erabiltzaile bat Zabalegiko finkan inausten.