Nor gara

“Pertsonei laguntzen diegun pertsonak gara”

Interes sozial, pribatu eta irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, adimen-desgaitasuna duten helduei eguneko arreta-zerbitzuak eskaitzen dizkiegu. Gure helburua kalitate-programak eskaintzea da, adimen-desgaitasuna duten pertsonek bizitza aberatsa izan dezaten. Gure programa guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuarekin itunduta daude.

Zer egiten dugu?

Gure misioa adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da. Beren helburu eta xede pertsonalak lortzen lagundu nahi diegu, eta, era berean, aktiboki parte hartu ahal izango duten ingurunea sustatzeko lan egiten dugu, gainerako herritarren eskubide berberekin.

Non gaude?

Erabiltzaileengandik eta haien ingurune naturaletik hurbil gaude. Pixkanaka-pixkanaka, gure zentroen sarea zabaldu dugu Gipuzkoan, eta, gaur egun, eskualde bakoitzean Garagune bat dugu, Donostiako Pausoak zentroaz gain.

2022ko memoria deskargatu (PDF 14mb)

Gardentasun-txostena